Mendian zehar egiten duzun ibilalditxo hori gabe, bizikletan ibili edo korrika egitera irten gabe ezin bazara bizi… Ariketa fisikoa zure egunerokoaren parte da eta beharrezkoa den motibazioa duzu kirola egiteko baina orientazioa eta gida faltan botatzen dituzu zure entrenamendu pertsonalak antolatu eta ezinbestekoa dugun gorputz – adimen oreka lortzeko.
Horrela sentitzen zara? Ez al dakizu nola asmatu?
Nik lagunduko dizut!! Plan eta entrenamendu pertsonal batean murgiltzeko momentua da!!
Saioa naiz, Saioreka metodoaren sortzailea. 22 urte baino gehiagoko esperientzia dut gimnasio desberdinetan lan egiten, horregatik ahobete esan dezaket kirola nire bizitza eta benetako pasioa dela, musika, kooperazioa eta naturarekin batera.
Kirolean murgilduta igarotako bi hamarkada hauetan arlo desberdinetan hezitu naiz. Metodologien eta ariketen eraginkortasuna eta gabeziak aztertu ditut zehaztasunez, beti ere emaitza hoberenak lortzeko asmoz. Nire entrenamendu pertsonalak zure bizitza aldatzeko aukera direla ziur nago, eta zure oreka, osasuna eta zoriontasun maila hobetuz.
Aurrez aurre eta lanketa esklusiboan oinarrituta aritzen naiz, zure behar fisikoek zure originaltasunaren parean egon behar direlako. Zure gorputza, zu bezala, bakarra da, nire klaseak ere halakoxeak dira.